KoopSF34

"KOOP SF34, Europako Kontseiluak kulturarteko inkubagailuen programan parte hartzeko hautatua"

espacio coworking a la africana

Guri buruz

KOOP SF34 integrazio eremu bat da San Frantzisko auzoan, Euskal Herriko osoko pertsona migratzaile gehien biltzen dituen auzoan. 2015etik aurrera, KOOP SF34k pertsona migratzaileak gizarteratzen eta lanerazten laguntzen du.

Estigmatizazioaren aurka borrokatu nahi duen espazio gisa jaio zen, kultura-aniztasunari balioa emanez eta frogatzen, migratzailear era askotako ekarpenak egiteko gai direla gizartean. 

KOOP SF34ren helburu nagua Bilboko biztanle migratzaile gehienek jasatzen duten langabezia tasa handiaren eta deserrotzeari aurre egitea da, kolektiboaren berezko gaitasunak indartuz eta aldi berean, bere ahuleziak formazioen bidez arintzea. 

Ekintzaileak

FILOSOFIA

KOOP SF34ak balio ematen dio, ekintzailetzaren bitartez, pertsona migratzaileen potentzialari, sarritan ikusentasunean geratzen delako muga batzuetatik: hizkuntza, ezberdintasun kulturalak, tituluen homologazioagatik edo formakuntza ez arautuen baliotasun gabeziagaitik.

KOOP SF34tik ulertzen da gure elkartearen motorra migratzailea / errefuxiatua deta eta hizkuntza bere integraziorako lehen muga. 

Hala ere, integraziorako bide egokia izan dadin, KOOP SF34 ez da irakaskuntzara mugatzen baizik eta etorkinei eta errefuxiatuei lan-mundura sartzen laguntzen saiatzen da, ekintzailetzaren bidez edo hirugarrenekin lan egiteko sarea sortuz. 

Gure ustez, modu horretan hasi dira Europako herritar asko pertsona migratzaileekin lanean, hizkuntzaren ezagutzarekin batera garapen profesionala eta egokitzapen kulturala duten espazioak sortuz. Gure erakundea beraz, Europako Kontseiluko kultura arteko inkubagailuen talde aitzindarien parte da, Diversity Incubators programaren barruan. 

Hainbat arraza, kultura era erlijio elkarrekin bizi diren “Europa Berri” honek marko berri bat sortzeko erronka du, non inor ez den atzean geratuko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies